We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Chopped in Half EP

by nessun dorma

supported by
/
1.
Eurotuta 03:09
Letra txikia irakurtzean konturatu naiz / noraino dudan hanka sartua zingira hontan / orain artean inork ez nau harrapatu baina / oraingo hontan potroetatik heldua nauka txanpon batzuen truke neure burua saltzen dut / txanpon batzuen truke zure menpe naukazu / beharrizan handirik gabe bizitzen ikasi nahi dut / buruhausterik gabe bizitzea dut helburu / hainbat alditan ikusi zaitut neure bizitza xurgatzen / neure odola eta denbora zeureak bilakatzen / zein da zure bizitzaren motorra? / zein da guzti honen arrazoia? txanpon batzuen truke neure burua saltzen dut / txanpon batzuen truke neure arima daukazu / nire bizitza eta arima salmentan jartzerakoan / putre guztiak, guzti guztiak nire ingurura azaltzen dira
2.
Tiro bat 03:12
Nire lepotik beti barrezka garesti ordainduko duzue / ideia bat buruan martxan jarri dudana jada / zuetako zenbait akatzea ez da batere ideia txarra / zutunik zenbat gelditzen diren horixe galdera bakarra / tiro bat buruan besterik ez da / hauxe da lortu duzuen bakarra / tiro bat buruan besterik ez da / alarmak jota denak kanpora, bakoitzari dagokiona batere utsik egin gabe, badoaz gorpuak lurrera / isiltasuna oihuen ostean bukatu da nire egitekoa / heldu da neure buruaz beste egiteko momentua / tiro bat buruan!
3.
Sentitzen ditut neure beldurrak denak buruan bueltaka / bizitakoa, egindakoa ondo ote dagoen galdezka / aurkitzen dut neure burua, torturatua / hemendik hara berriz galdua berriz, berriz galdua / ez dakit zein den nire pekatua / zein den pekatua / esaidazu ba zein den helburua / inongo ilusiorik gabe / bizi naiz eta / inongo ametsik gabe / hasi naiz atzera begira iraganean bilatzen eta etorkizuna lantzen / neure barruan zerbait aldatzen, zerbait konpontzen hari naiz / ez dut aurkitzen, ez dut somatzen bilatzen hari naizena eta atzera! atzera! atzera! begira! begira!
4.
Lasterka denak noraezean doaz / ekaitza amaigabea da / olatuak gu baino gehiago izanik, ez dugu lekurik hemen / denak garaituak gara, balantzarik ez da / lur guztiak malkoz bete arte sufrimendua / heltzear dago, ezin dugu aurre egin / itsasgora! / gure negarrak indartu egingo du, basatiago bihurtuko da / errautsak bilakatuko gara guztiak / hitzek ez dute balio ulergaitzak dira / iritsi da, beldurra nagusi da / heltzear dago, ezin dugu aurre egin / itsasgora! / heldu da / sententziatuak gizaki kakatiak / malkoz! malkoz betetzen diren malkoz! malkoz betetzen diren, malkoz betetzen diren... lurrak!
5.
Nazkatu da 03:39
Hasi da / hari da mundua negar batean / ez dakit zenbat denbora iraungo duen egoera hontan / eta lurra / nazkatu da / eta lurra / esnatu da / dirua, etekinak, dena da guretzat baliabide guztiak agortu arte, ez gara gelditzen / hainbeste malko, hainbeste odol isuri ditu dagoeneko / irtenbiderik gabe utzi dugu eta hauxe da gure zigorra / lotan izan da, baina esnatu da hauxe da bere ahotsa / ez du inor bizirik uzteko esperantzarik ez dugu inondik irteterik / zein da! / zaborrez beteta! / utzi nahi dugun lurra / paradisu ustela hau ahal da! / zaborrez beteta / utziko dugun lurra!
6.
Staring to my shade / asleep but not awake / but not awake / staring to my shade / asleep but not awake / just one more endless night / but not awake / they’re taking their lives becoming the shame in arrogance / denying anguish / neurotic instincts are part of me / one more fucking time / sleepless nights / one more fucking sleepless nights!

about

nessun dormak ondorengo pertsona, talde eta tabernak agurtu eta aipatu nahi ditu: Kana, Pele, Javitxu, Germillo, Iban Taliban, Idurri, Paulo, Dzenk, Madari, Alainile, Tigrity, Nerea, Maialen, Ama Ima, Toki, Kemen, Lander eta txosna batzordea, Merku eta Iurgi (test bank), Koke, Arando, Dora eta Zapi, Mitosia, BeerCans, Saji, Nabil, Lapsus difuntuak, Ileon, Titadine, Naizroxa, Txapelpunk, Bronze, Urbangrind, O.S.T., TheZepo, lokaleko rock talde guztiak, Kokomarro / Rotaflex / Astopotruak kuadrilak, KontzijopeRock, IparragirreRock elkartea, La Kapilla, LaudioMetal, Mutriku / Bakio / Dima eta Hernaniko gaztetxeak, Dzingua / Zulua / Mingorri / Tatarrez / Isuntza / Kabaua / Galarrena / Makala / Hator / Dzanga / Talako Dzapart / BarKatu Ekos eta Goizargi tabernak eta diska hau eskuratu duzuen guztiak...

credits

released January 1, 2010

Maketa hau 2009 eta 2010 urteen artean grabatu genuen Lekeitioko Kultur Etxean eta Amotoko “Chopped in Half” estudioan gure ordenagailuekin nahiko borroka eginez. Lan honen ekoizpena goitik behera (musika, hitzak, grabaketa, diseinua, argitalpena, etab.) nessun dorma-k egina. Hitzak eta ahotsa “Sleepless nights” kantuan gure lagun Madariren eskutik. Perkusioa “Nazkatu da” kantuan Dzenk-en eskutik eta bateriaren grabaketan Pele-ren laguntza ere izan genuen.

license

tags

about

nessun dorma Basque Country, Spain

nessun dorma 2009ko apirilean osatzen da talde bezala, Iraun (Lapsus, nabil, Mitosia), Castro (Eraso!), Joseba (G.A.Z. Limbo) eta Markel (Mitosia) dira guzti honi forma ematen diotenak. Ezagutzera emateko "Chopped in Half" EP-a grabatu dute beraien medioak bakarrik erabiliz, entsegu lokala, beraien etxeak, ordenagailuak... Ekoizpena goitik behera taldeak berak egin du, baita argitalpena ere. ... more

contact / help

Contact nessun dorma

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like nessun dorma, you may also like: